Arartekoaren 2017R-1085-17 Ebazpena, 2017ko irailaren 7koa
Erriberagoitiko Udalari gomendatzen zaio hirigintza alorreko salaketei, Pobesen bi garaje eraikitzeko lizentziarik gabe egindako obren ingurukoei, erantzun diezaien.
Erriberagoitiko Udalari gomendatzen zaio hirigintza alorreko salaketei, Pobesen bi garaje eraikitzeko lizentziarik gabe egindako obren ingurukoei, erantzun diezaien.
amaitutzat ematen dugu Urdulizko Udalak hainbat hirigintza-salaketari erantzun ez dielako aurkeztutako kexaren inguruan egin dugun esku-hartzea.
Pasaiako Udalari iradokitzen zaio agiriak erregistratzeko zerbitzua hobetu dezan, barrutietan egindako agirien aurkezpena erraztuko duten neurri antolatzaile eta teknikoak hartuta.
Pasaiako Udalari gomendatzen zaio gas kanalizazioa jartzeko lizentzia eman dezala, proiektuak kanalizazioa arau subsidiarioetan ezarritakoaren arabera estaltzen duen kasuetan.
Pasaiako Udalari gomendatzen zaio Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzako Lurralde Epaimahaiak balio justuko espediente batean eskatu zuen balorazio txostena bideratu dezala.
lursail baten titulartasun publikoa edo pribatua zehazteko nahitaezko administrazio prozedura izapidetzeko gomendioa egiten zaio Pasaiako Udalari.