Arartekoaren 2018S-2906-17 ebazpena, 2018ko apirilaren 27koa
Euskal Trenbide Sareari iradokitzen zaio Durangoko tren geltokian komun publikorik ez jartzeko erabakia berrazter dezala.
Euskal Trenbide Sareari iradokitzen zaio Durangoko tren geltokian komun publikorik ez jartzeko erabakia berrazter dezala.
Gaubeako Udalari gomendatzen zaio, udal jarduketekin jarrai dezala abandonatutako higiezin baten inguruetan segurtasuna nahiz osasungarritasuna bermatze aldera.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio neurri egokiak har ditzala ostalaritza establezimendu batek eragindako balizko irregulartasunak inguruko auzokoei eragiten ari lekizkiekeen kalteak ekiditeko.
Gernika-Lumoko Udalari gomendatu zaio, indarreko ordenantzaren arabera, espazio publikoa terrazekin okupatzeko baldintzak betearaz ditzan.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
Zigoitiko Udalari gomendatzen zaio udal zerbitzuen erabiltzaileei zorrak dirutan, erabilera legaleko diruarekin, ordaintzeko aukera berma diezaiela.