Arartekoaren 2020R-1859-20 Ebazpena, 2020ko abenduaren 18koa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Galdakaoko Udalari gomendatzen zaio beharrezkoak diren neurri guztiak har ditzala"skate" pistaren erabilera legeztatzeko eta dagozkion kalitate akustikoko mailak betetzen dituela ziurtatzeko.
Zumaiako Udalari gomendatu zaio industria poligono baten mugakide den urbanizazio batean zarata kontrolatzeko araudiaren betetzea egiaztatze aldera dagozkion neurriekin aurrera jarrai dezala.
Pasaiako Udalari iradokitzen zaio agiriak erregistratzeko zerbitzua hobetu dezan, barrutietan egindako agirien aurkezpena erraztuko duten neurri antolatzaile eta teknikoak hartuta.
Pasaiako Udalari gomendatzen zaio gas kanalizazioa jartzeko lizentzia eman dezala, proiektuak kanalizazioa arau subsidiarioetan ezarritakoaren arabera estaltzen duen kasuetan.
Pasaiako Udalari gomendatzen zaio Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzako Lurralde Epaimahaiak balio justuko espediente batean eskatu zuen balorazio txostena bideratu dezala.
lursail baten titulartasun publikoa edo pribatua zehazteko nahitaezko administrazio prozedura izapidetzeko gomendioa egiten zaio Pasaiako Udalari.
Galdakaoko Udalari egina, Zuatzaurre auzunean bitartekaritzarako ituna bete dezan.