Arartekoaren 2019R-450-18 Ebazpena, 2019ko azaroaren 7koa
Ibargurengo Administrazio Batzarrari gomendatzen zaio bete dezala auzolanen ordenantzan ezarritako prozedura.
Ibargurengo Administrazio Batzarrari gomendatzen zaio bete dezala auzolanen ordenantzan ezarritako prozedura.
honako gomendio hau egin dio Ibarrako Udalari: erabilera publikoko plaza bateko zoladura berritzeak eragindako gastuak direla-eta jabeei bidezko konpentsazio bat jasotzeko eskubidea onar diezaien.
Zanbranako Udalari gomendatzen zaio hirigintza agindu bat ez betetzeagatik higiezin bateko jabekide bakoitzari ezarritako hertsapen isun batengatiko hainbat likidazioren kobrantza berrikusteko.
Uribarri Ganboako Administrazio Batzarrari gomendatzen zaio kontzejuko ondareondasunen errentamendu esleipena legeari jarraiki izapide dezan.
Zanbranako Udalari gomendatzen zaio animaliak gordetzeko txabola baten erabileraren aurka egindako salaketari erantzuna eman diezaion.
Ibarrako Udalari gomendatzen zaio baliogabetzat jo dezala egin ez zen dantza-ikastaroari zegokion prezio publikoaren % 50 itzultzeko emandako udal erabakia eta beste erabaki bat har dezala, interesdun