2016KO ONCE EUSKADIKO SARI SOLIDARIOETAKO BAT JASO DU ARARTEKOAK

Julia Hernández arartekoaren ondokoak jaso zuen saria, atzo Bilbon egin zen ekitaldi batean

Sari horietako epaimahai kalifikatzaileak Arartekoari Administrazio Publikoaren Saria ematea erabaki zuen, "Azken hogeita bost urteotan babesgabetuagoen giza eskubideen berme osoa lortu asmoz topatutako gabezien aurrean erne egon izanagatik, eta Euskadi bezalako herri modernoari sortzen zaizkion erronka berriei aurre egin ahal izateko egindako txostenengatik".

Arartekoaren izenean sariagatik esker ona erakutsi ondoren, Julia Hernándezek hauxe esan zuen: "Giza eskubideak defendatzeko orduan erne egotea da gure izateko arrazoia, baina hori ezingo genuke egin zuek bezalako jendearen laguntzarik gabe. Sari hau bizigarria da guretzat, egoerarik txarrenean dauden pertsonak defendatzen jarraitzeko, bide horretan ONCE bezalako erakundeak lagun ditugula jakinda".

ONCE Euskadi Sari Solidarioen bidez, aitortza eta saria ematen zaizkie beraien eragin-eremuan lan solidarioa egiten duten pertsona, erakunde edo hedabideei. Horiek denek ahaleginak egiten dituzte herritar guztiak gizarteratzeko, normalizazioaren eta norberaren autonomiaren alde, irisgarritasun unibertsalaren eta bizimodu independentearen alde.

Oraingoan, Arartekoa ez ezik, honako hauek saritu dituzte: Peñascal elkarte kooperatiboa, ETBko "Objetivo Euskadi" saioa, Sabin Ipiña eta Lantegi Batuak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 3a