6/2005 gomendioa, ekainaren 1ekoa

6/2005 gomendioa, ekainaren 1ekoa

Eragindako administrazioa
Irungo Udala
Azpimota

Irungo Udalari egina, helburu hauekin: 1. Baldintza bat jar diezaiola emakumeak baztertzen dituen Alardea antolatzeko emandako baimenari: Alardea emakumeen eta gizonen berdintasunerako 4/2005 Euskal Legeari egokitzea, emakumeen berdintasunezko partaidetza ezinbesteko baldintza gisa exijituz. 2. Bere gain har dezala berdintasunezko Alardea prestatzeko ardura, herri Alardea iragarriz edo alarde mistoa diruz lagundu eta baimentzeko eskabideak onartuz. 3. Bere kontrol-ahalmena erabil dezala, jaiak dirauen bitartean, berdintasunezko Alardea aldezten duten pertsonen kontrako indarkeria-gune bihurtzen diren establezimenduak irekitzea eragozteko, eta erakunde moduan, urte osoan zehar, sentsibilizazio-kanpainak abiaraz ditzala, iritzi publikoa jaien alorrean emakumeen eta gizonen berdintasuna onartzeko jarreretarantz aldaraz dadin.

Deskargatu dokumentu hau :

PDF