78 Urte Gernika bonbardatu zutenetik

Gernika egunotan gogoratzen ari da orain 78 urte jasandako erasoa, non Kondor Legioko hegazkinek foru-hiribildu osoa birrindu zuten.

Horregatik, Gernikazarrak eta Gernika-Lumoko Udalak oroitzeko zenbait ekitaldi antolatu dituzteiganderako eta horietan izango da Julia Hernández jarduneko arartekoa.

Besteak beste, nabarmentzekoa da "Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen alde" deritzen XI. Sarien banaketa. Sariok Gernika-Lumoko eta Pforzheim-eko (Alemania) Udalek ematen dituzte. Edizio honetan, Mohamed Abdelaziz eta Carlos Martín Beristain izango dira sarituak. Lehenbizikoa, Saharako Fronte Polisarioko idazkari nagusia eta Arabiako Errepublika Demokratikoko (RASD) presidentea da; bigarrena, berriz, medikua eta Gizarte Psikologian doktorea.

Gernika-Lumo, 2015eko apirilaren 24a