"Adimen artifizialarekin batera" jardunaldia

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean, Ararteko erakundeak “Adimen artifizialarekin batera” ekitaldian parte hartuko du. Ekitaldi hori Q-epeak antolatu du, administrazio publikoek adimen artifiziala erabiltzeko aukeraren aurrean, berori garatu eta ezartzeak zer onura dituen eta herritarrengan zer eragin izan dezakeen jakiteko, gai horretako adituen eskutik.

Adimen artifiziala jauzi bat izan daiteke gizateriaren garapenean, erabaki gehiago eta hobeak hartzen lagun diezagukeena.

Testuinguru horretan, Arartekoa ohartzen da hori sektore publikoan erabiltzea lagungarria izan daitekeela prestazio publikoak hobetzeko, baina teknologia hori sartu eta ezartzeko prozesua gauzatu baino lehen, hausnarketa sakona egin behar da, horren onurak eta herritarren oinarrizko eskubideetan izan dezakeen eragina antzeman ahal izateko.

 

    Location : Itsas Musem. Bilbo


Ekitaldiak gorde: