“Administrazio elektronikaren egungo egoera EAEn” jardunaldian parte hartzea

Ararteko erakundeko datuak babestearen, gardentasunaren eta administrazio elektronikoaren arloko arduradunak hizlari gisa esku hartuko du Santurtziko Udalak antolatutako jardunaldi horretan.

Gonzalo Álvarez Hazasek bere mintzaldian azalduko du Arartekoak zer doktrina-iritzi duen administrazio elektronikoaren arloan, herritarren eta Euskadiko sektore publikoaren arteko harremanen esparruan. Erakundearen ikuspegiak erreferentziatzat dauka Arartekoak 2021ean egindako azterlan hau: "Administrazio digitala eta herritarrekiko harremanak. Euskal administrazio publikoetarako aplikazioa".

    Location : Santurtziko Udala


Ekitaldiak gorde: