Animalien babesari buruzko II. Euskal Jardunaldiak

Iñigo Lamarca arartekoak atzo inauguratu zituen Bilbon Animalien babesari buruzko II. Euskal Jardunaldiak, Animaliak Defendatu eta Babesteko Elkarteak (ADPA) antolatutakoak.

Eztabaidatzeko eta iritzia emateko foroa da. Hiru egunetan egingo da eta egunero gai zehatz bat landuko da.

Lehen egunean, animaliak esperimentazioan erabiltzeari buruzko eztabaida jorratu zen. Bertara joandako jendeak aurrez aurre aditu ahal izan zituen praktika horren aldeko pertsona baten iritzia eta metodologia horrekiko jarrera kritikoa duen beste batena.

Bigarren egunean honako gai izango da hizpide: animalienganako indarkeriak gizakiei sortzen dien kaltea, bai gazteen heziketaren arloan, bai animaliei eta pertsonei erasotzearen arteko lotura eginez.

Hirugarren egunean etxe-abereak abandonatzeaz mintzatuko dira.


Bilbao, 2009ko abenduaren 10a