APDEMAren 60. urteurrena ospatzeko gala

“60 urte eta betetzen jarraitzen dugu” deritzan galara joango da Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa. Gala hori APDEMA Adimen-Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkarteak antolatu du, bere 60. urteurrena ospatzeko.

Galan barrena, APDEMAren ibilbidea errepasatuko da, sortu zenetik gaur egun arte, Arabako adimen ezintasuna duten pertsonen eskubideak eta bizi-kalitatea defendatzeko elkarte erreferente gisa.

Azaroaren 19an (larunbata) egingo da, 18:30ean, Gasteizko Europa biltzar jauregiko Maria de Maeztu auditoriumean.

    Location : Gasteizko Europa biltzar jauregiko Maria de Maeztu auditoriumean


Ekitaldiak gorde: