Arartekoa Genero Indarkeriari eta Familia Barruko indarkeriari buruzko jakintza-alorren arteko II. Biltzarrean

Urriaren 16 eta 17an, Iñigo Lamarca arartekoa eta Julia Hernández arartekoaren ondokoa Genero Indarkeriari eta Familia Barruko Indarkeriari buruzko Jakintza-alorren arteko II. Biltzarrean izan dira. Biltzar hori Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak antolatu du, Donostiako Kursaal Jauregian.

Iñigo Lamarcak hasierako hitzak esan ditu eta moderatzaile izan da "Feminizidioa Ciudad Juárezen: bidegabekeria baten azpilana"ri buruzko Testigantzen Mahai batean. Bertan parte hartu dute Julia Monárrez Gizarte Zientzietan Doktore eta Ciudad Juárezeko Frontera Norte Ikastetxean irakasle-ikertzaileak eta Isabel Llinás Balearretako Legebiltzarreko diputatu eta Emakumearen Balearretako Erakundearen zuzendari ohiak.