Arartekoa Kataluniako Sindic-arekin bildu da

Manuel Lezertua arartekoak bilera egin zuen atzo, Bartzelonan, bere kide Kataluniako síndic de greuges Rafael Ribórekin. Bi erakundeen arteko lehen topaketa da, arartekoak kargua hartu zuenetik.

Bilerak helburu hau zuen: esperientziak eta lan-jardunbideak trukatzea, Iñigo Lamarcaren agintaldian bi erakundeen artean lortu zen elkar-ulertzeari jarraipena emateko asmoz.

Jorratutako gaien artean, nabarmentzekoak dira síndic erakundeari emandako berariazko eginkizunak enpresa pribatuak ikuskatzen, Tortura Prebenitzeko Kataluniako Mekanismoan eta gardentasunaren arloan, besteak beste.

Gai zehatz batzuetan egindako jarduerak ere landu ziren, adibidez, haurren eta hezkuntzaren arloan edo osasun eta memoria historikoaren arloan, eta nazioarteko defendatzaileen sareen eta haiek egiten duten lanaren errepasoa egin zuten.

Bileraren ondoren, Kataluniako Parlamentuko presidente Carme Forcadellek síndic-a eta arartekoa entzunaldian hartu zituen.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 28a