Arartekoa: XXI. menderako ombudsmana

XXV. Uda Ikastaroak,  XVIII. Europar Ikastaroak - UPV/EHU 2006

Arartekoa: XXI. menderako Ombudsmana

Uztailaren 5, 6 eta 7an, Ararteko erakundeak, EHUren udako ikastaroetan parte hartuz, “Arartekoa: XXI. menderako Ombudsmana” izenburuko jardunaldi batzuk antolatu ditu, Donostiako Miramar jauregian.

20 urte igaro dira Ararteko erakundea arautzeko Legea onartu zenetik, eta 15 baino gehiago erakundea abiarazi zenetik. Horregatik, une egokia iruditzen zaigu herritarren eskubideak bermatzeko sortu zen erakunde honi XXI. mendearen hasiera honetan zein eginkizun dagokion hausnartzeko.

Horrela, Estatuko eta autonomia erkidegoetako defentsariek, ararteko ohiek eta gizartearen ordezkariek honako hauek aztertuko dituzte: Arartekoaren iragana, oraina eta geroa, defentsarien eginkizuna, gizarteak zer eskatzen dien eta, Estatu soziala eraldatzen ari denez gero, zein erronka berriri egin beharko dieten aurre.

Inaugurazio-ekitaldia datorren asteazkenean izango da -hilak 5-, 9:30ean, Iñigo Lamarca arartekoaren eta Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren eskutik.

    Location : Donostia-San Sebastián


Ekitaldiak gorde: