Arartekoak 30 bete ditu lanean

Helena Malenok hitzaldi bat emango du migrazio mugimenduez, migratzaileen eskubideez eta ekintza humanitarioez. Giza eskubideen defendatzailea da bera, kazetaria eta \"Caminando Fronteras\" elkartearen sortzailea.

30 urteko ibilbide horretan, zuzenbide estatu sozial eta demokratikoak bilakaera izan du, eta eskubide-askatasunak bermatzeko bidean antzeman diren gabeziei erantzun behar zaiela ikusi da; izan ere, eskubideak eta askatasunak ez dira adierazpen formal hutsak, baizik eta benetako betebehar onuragarriak botere publikoentzat.

2019an, hainbat jarduera eta ekitalditan, Arartekoak gogora ekarriko du zein den bere izateko arrazoia orain eta hemen, baita bere ibilbideko gertakaririk aipagarrienak ere.

Urtemuga horren inguruan programatutako jardueren artean, apirilaren 2an, Helena Malenok "El naufragio de los derechos humanos" izenburuko hitzaldia emango du. Maleno andrea giza eskubideen defendatzailea da, kazetaria eta Caminando Fronteras elkartearen sortzailea. Migrazio mugimenduak, migratzaileen eskubideak eta ekintza humanitarioak izango ditu hizpide.

Hitzaldia 18:00etan izango da, Bilboko Abokatuen Elkargo Ohoretsuko ekitaldi aretoan.
Ondoren, 19:30ean, giza eskubideei buruzko "kuspuntuak" argazki-erakusketa hasiko da, Winnipeg-eko (Manitoba) Giza Eskubideen Kanadako Museotik ekarritakoa. Bi zati izango ditu: "Adierazpen askatasuna" eta "Aniztasuna eta gizarteratzea".

Erakusketa hori antolatzen Arartekoarekin elkarlanean aritu dira Bilboko Abokatuen Elkargo Ohoretsua, Kanadaren Espainiako enbaxada eta Kanada Fundazioa.


Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 26a