Arartekoak bat egin du 2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programarekin

Ararteko erakundeak bat egin du 2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programarekin. Horrek esan nahi du jarduerak ikusarazi behar direla neurri handi batean erakundean ezarrita badaude ere Garapen Jasangarriko Helburuei laguntzeko, ingurumen-irizpideen arabera egindako kontratazio publikoaren gehikuntzari eta datozen urteetarako ondasun eta zerbitzuen kategorietan erosketaren ingurumen-faktoreari dagokienez.

Horren bidez, eremu publikotik (eta hori hornitzen duen eremu pribatutik) datozen karbono-isuriak murriztu nahi dira, iturri berriztagarrietatik hornitzen den elektrizitatea areagotu, eta kontratazio publikoan berrerabil daitezkeen ontzi birziklagarriak gehitu.


Gasteiz, 2022ko martxoaren 14a