Arartekoak berdintasunari buruzko hitzaldia eman du Bizkaiko Caritasekin

Iñigo Lamarca arartekoak hitzaldia eman du "Jaun-andreok, hitz egin behar dugu" izenburuko jardunaldian. Bizkaiko Cáritaseko Emakumeen Taldeak antolatu du eta Emakundek abiarazitako "VII. Berdintasunerako gunea"ren barruan kokatzen da.

Ekitaldi horretan, elizbarrutiko antolatzaileek argitalpen baten edizioa iragarri dute. Argitalpen horretan, elkarrizketak egingo zaizkie hainbat arlotan −hala nola politika, kultura, enpresa, Eliza edo kirola− nabarmentzen diren gizon batzuei, eta haiek genero ezberdineko pertsonen arteko aukera-berdintasunaz hausnartuko dute. Gizon horien iritziak genero maskulinoko pertsonentzat erreferentzia gisa balio izatea lortu nahi da.

Ararteko erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egiten duen lana dela-eta, Iñigo Lamarca erakundearen titularra izango da Cáritasek elkarrizketatuko dituen gizonetatik bat. Jardunaldiko gainontzeko parte-hartzaileak honako hauek izan dira: Mikel Ruiz (Bizkaiko Cáritaseko zuzendaria), Javier Gutiérrez (Vidralako zuzendari nagusia), Pablo Angulo (Innobasque-n proiektuen zuzendaria), Kepa Rekakoetxea (Bult-Lan Consulting-eko zuzendaria) eta Josu Montalbán (PSOEko diputatua).


Bilbo, 2010eko maiatzaren 13a