Arartekoak bilera egin du ijito herriaren elkarteekin

Ekainaren 16an, Iñigo Lamarca arartekoak bilera bat egin zuen Ijito Herriaren elkarteetako hainbat ordezkarirekin. Bilera hori Ararteko erakundearen Gasteizko egoitzan egin zen, elkarte horiek hala eskatuta, eta Ijito Herriko pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoan zein egoeratan dauden jakiteko balio izan zuen.