Arartekoak bilera egin zuen Gaixo Psikikoen eta haien Senideen Elkarteen Euskadiko Federazioarekin

Ekainaren 9an, Iñigo Lamarca arartekoak bilera bat egin zuen FEDEAFESeko zenbait ordezkarirekin (Gaixo psikikoen eta haien senideen elkarteen Euskadiko Federazioa da hori). Bilera Arartekoaren Gasteizko egoitzan egin zen, erakunde horrek hala eskatuta, eta baliagarria izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan buruko nahasmendua edo gaixotasuna duten pertsonen eta haien senideen egoera aztertzeko.