Arartekoak bukatu du bere jarduera preso bat Bizkaiko espetxetik Dueñas-La Moraleja espetxera lekualdatzeari buruzko kexa batean

2023ko ekainean, Arartekoan kexa-idazki bat egin zuen migratzaileak eta errefuxiatuak defendatzeko Ongi Etorri Errefuxiatuak gizarte-plataformak. Salatu zuenez, Euskadin lotura zuen preso migratzaile bat Dueñas-La Moraleja espetxera (Palentzia) lekualdatu zuten (Espetxeetako Idazkaritza Nagusiaren zentro bat da hori).


Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailari informazioa eskatu ondoren, Arartekoak ebatzi du lekualdatzea zuzenbidearen arabera eskatu zuela sail horrek. 


Hala ere, ebazpen horretan, Arartekoak ondorioztatu du errotzearen kontzeptua objektibatu beharra dagoela eta, espetxe arloan, kontzeptu horren balorazio-irizpide batzuk ezarri behar direla legez. Horretarako, hitz horren interpretazio objektiboa egin behar da, hitzaren zentzurik zabalenean, hala eskatzen baitute botere publikoen jardueran bete behar diren legezkotasunaren printzipioak eta arbitrariotasuna debekatzeko printzipioak. 


Era berean, nabarmendu du arazoa sortzen duela Espetxeetako Idazkaritza Nagusiaren espetxeetatik datozen presoek hirugarren sektoreko baliabideetara sarbiderik ez izateak. Orobat, Euskadiko Espetxeetako Zuzendaritza Zentroari eskatu dio balora dezala preso hori Euskadiko espetxe batean berriz onartzeko aukera.

EBAZPENA

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 17a