Arartekoak eta EHUk antolatutako jardunaldia, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrena dela eta

1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urtemuga dela eta, Arartekoak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco katedrak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuarekin, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiarekin eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin elkarlanean, jardunaldi hau antolatu dute: “Giza Eskubideak Euskadin. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Euskadiri buruz egindako kontrol-jardueraren balantzea”

Jardunaldi horretan esku hartuko dute María Elosegui Giza Eskubideen Europako Auzitegiko magistratuak, Fabián Salviolik ‑egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak sustatzeko Nazio Batuetako errelatore berezia bera‑ eta Joana Abrisketa, Xabier Arzoz, Alejandro Saiz eta Ana María Salinas katedradunek.

Non: Bizkaiko Abokatuen Elkargoa. Bilbo

Noiz: 2023/11/29

EGITARAUA

IZEN-EMATEA