ARARTEKOAK GAITZETSI EGITEN DU LEIRE RODRIGUEZI BIZIA KENDU DION ATENTATU MATXISTA

Leire Rodriguez hil da, emakumeen kontrako indarkeriaren biktima. Ararteko erakundeak biziki arbuiatzen du gertakari hori eta bere gaitzespena eta samina adierazi nahi ditu. Erakunde guztiei eta euskal gizarte osoari eskatzen die laguntza eskain dezatela, beharrezko baliabide guztiak erabiliz, eta giza elkartasuna eskain diezaietela Leireren familiari eta adiskideei.

Indarkeria matxistak bizia kendu dio, berriz ere, emakume bati, eta giza zorigaitz arbuiagarria eragin du. Zorigaitz horrek gizartean eta politikan duen garrantzia kontuan hartuta, ezinbestekoa erakunde publiko guztiok konpromiso irmoak hartzea eta jarduera tinkoak burutzea emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko borrokan, baita ere emakumeen kontrako indarkeria matxistaren edozein adierazpen erauzteko orduan ere.

Beste behin ere, erakunde guztiei eta gizarte osoari eskatzen diegu ez dezatela etsi eta lanean jarrai dezatela berdintasunerako politikak egiten, berdintasunerako kultura sustatzen eta genero-berdintasuna oinarrizko baliotzat hartuko duen baterako hezkuntza-eredua bultzatzen.

Ertzaintzari adore eman nahi diogu, ahaleginik handienaz jarrai ditzan dagoeneko hasiak diren ikerketak eta, horrela, pertsonaren biziaren kontrako atentatu zorigaiztoko horren xehetasun guztiak eta erantzukizun osoa argitu daitezen.

Julia Hernández jarduneko arartekoa Arrigorriagara joango da gaur, 12:00etan, ekintza horren kontra deitu den gaitzespen elkarretaratzera.


Vitoria-Gasteiz, 2015ko abuztuaren 20a