Arartekoak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren urtemuga ospatzen du

Jaime Doreste ingurumen arloko abokatuaren eta Lorena Ruiz-Huerta Espainiako Greenpeace-eko eragin juridikoko koordinatzailearen hitzaldiak

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren urtemuga dela eta, Arartekoak hitzaldi batzuk antolatu ditu Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiarekin batera. Hitzaldiek izenburu hau dute: “Justizia klimatikoa lortzeko, estrategikoki auzitan aritzea”.

Hizlari izango dira Jaime Doreste (ingurumen arloko abokatua eta Ingurumen Zuzenbideko irakasle elkartua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan) eta Lorena Ruiz-Huerta (abokatua eta Espainiako Greenpeace-eko eragin juridikoko koordinatzailea).

Hizlarien azalpenen aurretik, Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoak, Carlos Fuentenebro Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekanoak eta Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidenteak hartuko dute parte.

Ekitaldia abenduaren 14an izango da (asteazkena), 12:00etan, Bilbon, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko ekitaldi-aretoan.

Aurrez aurre edo online parte hartzeko, baieztatu beharra dago esteka honetan: IZEN-EMATEA

 

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 7a