Arartekoak parte hartuko du erradikalizazioa prebenitzeko Europako ekimenean (HOPE)

Arartekoaren bulegoko espetxeratuen eta terrorismoaren biktimen arloko langile batzuk Europako ekimen batean (HOPE- Holistic Radicalisation Prevention Initiative) parte hartzen ari dira 2023an, terrorismoa bezalako delitu larrietan erradikalizazioa prebenitzeko eta horren kontra borrokatzeko. Europako proiektu hori Norvegiak, Islandiak eta Lichtensteinek bultzatu dute eta, horren barruan, nazioarteko zenbait adituk beren esperientziak partekatuko dituzte espetxeetako langileekin, gizarte zibilarekin eta Europako ekialdeko eta hegoaldeko herrialdeetan eta Balkanetan gizarteratzen ari direnekin. Azaroaren 2an Sofian eta azaroaren 16an Belgradon, Arartekoko langileek beren esperientzia azalduko dute, terrorismoaren biktimak eta gizartea espetxeko deserradikalizazio-prozesuetan sartzeari buruz, eta prebenitzeko, bake-politikak egiteko, memoria eta bizikidetzarako dauden aukerez, biktimen partaidetzarekin.

    Location : Belgrado


Ekitaldiak gorde: