Arartekoaren 2016R-158-15 Ebazpena, 2016ko urtarrilaren 27koa

Arartekoaren 2016R-158-15 Ebazpena, 2016ko urtarrilaren 27koa

Eragindako administrazioa
Tolosako Udala
Azpimota

Tolosako Udalari gomendatzen zaio ez diezaiela eman, edo, eman badie, ken diezaiela udalerri horretako elkarte gastronomikoei edozein diru-laguntza zein laguntza publiko, onarpen prozesuan, funtzionamenduan edota jardueretan emakumeen sarbidea baldintza beretan onartzen ez badute, eta, era berean, susta ditzala genero estereotipoak deuseztatzeko neurriak, baita ekintza positibokoak ere, espazio horietan emakumeek jasaten duten bereizkeria zuzentzea lortzeko xedez.

Deskargatu dokumentu hau :

PDF