ARARTEKOAREN ADIERAZPENA

Arartekoak, eskubide konstituzionalen defentsarako Eusko Legebiltzarraren goi komisionatua denak, bere kezka larria adierazi nahi du biltzeko eta manifestatzeko eskubidearen erabilera debekatu egin delako Tantaz Tanta taldeak egindako deialdiaren arabera, delitu terroristengatik espetxean dauden pertsonen eskubideak defendatzeko bai eta haiek Euskal Herrira etor daitezela eskatzeko ere.

Ebazpen judizialak obeditu eta bete egin behar dira, baina zilegia da Estatu demokratiko batean beraiekin bat ez etortzea. Arartekoak edo Euskadiko Herriaren Defendatzaileak betitik egin ditu adierazpenak terrorismoaren aurka, giza eskubideen eta balio demokratikoen alde eta ordenamendu juridikoak jasotzen dituen terrorismoaren biktimen eskubideen alde.

Jarrera horrexetik adierazi nahi du Entzutegi Nazionaleko 6. instrukzioko epaitegiak eman duen autoan jasotako argudioek ez dutela bere ustez indar nahikorik kalean manifestatzeko eskubidea debekatzeko. Deialdia egin dutenek beren eskubideak murrizketarik gabe erabil ditzakete, eta, halaber, manifestazioaren helburuek zein goiburuak ez dute zigor araurik urratzen.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 10a