Arartekoaren erakunde-adierazpena, ekainaren 28a LGTBI Harrotasunaren Eguna dela eta

LGTBen harrotasunaren nazioarteko eguna dela eta, Ararteko erakundeak gogorarazi nahi du legerian aurrerapen garrantzitsuak egin diren arren, oraindik ere bereizkeria, estigmatizazioa eta gizarte-bazterketa sortzen duela joera sexualeko eta genero identitateko aniztasunak. Izan ere, gure gizartean oraindik bizirik daude homofobia eta heterosexismo baztertzailea erakusten duten jarrerak. Oso garrantzitsua da herri-erakunde guztiek, beren politika eta ekintza publikoko neurriak aztertzen dituztenean, kontuan har dezaten homosexualen eta transexualen eskubideak babestea sustatzen jarraitu beharra dagoela. Bereziki, eskubide horiek hezkuntza arloan babesteko lehentasunezko helburua ezarri behar da, zenbait estrategia ziurtatuz, eskola toki segurua izango dela bermatzeko, adin txikikoei beren joera sexuala eta genero identitatea aske eta erabat garatzen laguntzeko, aniztasun sexualari buruzko eskola-bizikidetzarako eredu bakezale eta integratzaile batean oinarrituta. Vitoria-Gasteiz,

2012ko ekainaren 28a