Arartekoaren erakunde-adierazpena, Homofobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta (maiatzak 17)

Arartekoa tinko konprometituta dago LGTBI pertsonen eskubideen kausaren alde, bai Euskadin egunero egiten duen lanean, bai Europako hainbat ekimenetan duen partaidetzaren bitartez. Orobat, Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egun honetan, bat egin nahi du Amnesty Internationalen (AI) ekimenarekin, zeinak erakunde guztien adostasuna, indarra eta sinergia piztu nahi baititu erakunde-adierazpen komun baten inguruan, krimen homofobiko eta transfobikoak salatzeko eta lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualen eskubideak munduko hainbat tokitan zein egoera ahulean dauden gogorarazteko.

Horren ondorioz, salatzen diren krimenekin zerikusia duten gobernuei ere helaraziko diegu adierazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 16a


Lotutako dokumentazioa

Erakunde adierazpena (2014ko maiatzaren 17a)