Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseiluak 2023an egindako jarduera jasotzen da.

 Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseilua haurrek eta nerabeek parte hartzeko organoa da, eta helburu nagusia du haur eta nerabeen ahotsa funtsezko zati izatea erakundeak giza eskubideen defentsan egiten duen lanean. 


Bada, “eskubideen defentsarako erakundeek haur eta nerabeen eskubideak sustatu eta babesteko duten egitekoa” da 2023an lantzeko hautatu dugun gaia, halaxe adostu dugulako Europako ENOC sareko gainerako haur-defendatzaileekin, ENYA proiektuaren esparruan. 


Hautatutako gaian Kontseiluko neska-mutilek eginkizun hau dute, zehazki: eskubideetan oinarritutako gomendioak egingo dituzte, bermatuta egon dadin haurren eskubideak defendatzen dituzten erakunde independenteak (ICRIak, ingelesezko sigletan) irisgarriak izatea haur guztientzat, erakargarriak "haur eta nerabeekiko" eta "haur eta nerabeentzat", eta eraginkorrak haurren interes gorenaren eta haien eskubideen sustapenean eta babesean.

Dokumentu honetan, Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseiluak 2023an egindako jarduera jasotzen da.