BERRIZ BILDU DA ARARTEKOKO HAUR ETA NERABEEN KONTSEILUA

Gure hezkuntza-eskubidearen alde

Joan den larunbatean, Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseilua osatzen duten neska-mutilak bildu ziren, Donostiako Aiete jauregian.

Aurrera jarraitzen du ikasturte honetarako proposatu zen lanak: alegia, ikus-entzunezko materiala prestatzea, ume txikienen artean neska-mutilen eskubideak zabaltzeko. Topaketa horretan, film labur bat paratu zuten hezkuntzarako eskubideaz, izenburu honekin: Hezkuntzaz gozatu eta¿ que te aproveche!

Hona hemen Kontseiluaren azken bileraren kontakizuna:

"Gure hezkuntza-eskubidea 'prestatzeko' errezeta egiten ari ginela, hezkuntzarako eskubideaz gogoeta egin ahal izan dugu, eta geure burua gai horretan murgildu: non hezten garen, norekin, noiz eta zenbat denboran, zergatik erreklamatzen dugun eskubide hori. Horri beste erronka bat gehitu diogu: gai hau oso publiko zorrotzari azaltzea, 8 eta 11 urte bitarteko neska-mutilei; horregatik, hizkuntza zuzen eta zehatza erabili behar dugu, eguneroko irudiak, kontatzen ari garena irudikatzeko¿

Gogo bizia eta borondatea sobera izan ditugu, beraz, aurki eskuragarri izango dugu gure web orrian bilerak iraun zuen sei ordu luzean egindako lan bikaina.

Kontseiluko kideak agurtzeko tarte bat ere izan dugu, bada, 2 urtez modu eraginkorrean parte hartzen aritu ondoren, beren tokia utzi diete beste neska-mutil batzuei. Zorte on, Iker, June, Alejandro, Jokin eta Idoia!"


Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 16a