BILERA EGIN DUTE KATALUNIAKO SÍNDIC DE GREUGESEKO, ANDALUZIAKO HERRIAREN DEFENDATZAILEKO ETA ARARTEKOKO HAUR ETA NERABEEN ARLOKO ARDURADUNEK

Arartekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoak bilera batean elkartu ditu egunotan, Bilbon, Ararteko erakundearen kideko Andaluziako eta Kataluniako erakundeak. Hiru autonomia erkidego horietan haur eta nerabeen eskubideak babesten dituzten arduradun eta teknikariek elkarrekin partekatu eta kontrastatu dituzte beren esperientziak.

Denbora luze samarra eman dute arriskuan edo babesik gabe dauden haurrek herri-administrazioetatik jasotzen duten arreta aztertzen eta balioesten. Horrela, hainbat hutsune edo disfuntzio antzeman dituzte eta zuzen-zuzenean ezagutu dituzte autonomia erkidego bakoitzean egiten diren jarduera egokiak.

Ikusitako beharrak eta azken urteotan burututako jarduerak ere aztertu dituzte, elkarrengandik ikasteko asmoz.

Ondorio gisa, esperientzia aberats eta interesgarria izan da, etorkizunean berriz egin daitekeena.


Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 27a