Bizkaiko Guraso Bananduen Elkartearen (ABIASE) jardunaldiak: Familiaren erantzukizun partekatua

ABIPASE Bizkaiko Guraso Bananduen Elkarteak familiaren erantzukizun partekatuari buruzko jardunaldiak egingo ditu gaur eta bihar, amatasun eta aitatasun partekatuaz hitz egiteko. Dibortzioaren ondoren, harreman berdinagoak eta seme-alaben hezkuntzan sozializazio-eredu berriak sustatu nahi dituzte.

Iñigo Lamarca arartekoak gaurko jardunaldian parte hartuko du, Euskal Herriko fiskalburu Juan Calparsororekin eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaiarekin batera. Ararteko honako izenburuko hitzaldia emango du: "Berdintasuna, familiaren erantzukizun partekatua eta adin txikikoaren interesa".

Honatx jardunaldiotan jorratuko diren hainbat gai: zaintza partekatua, familia bitartekotza edo gurasoen erantzukizun partekatuari buruzko euskal legearen proiektua, herri-ekimenez egina.

Bilbao, 2013ko urriaren 4a