Brexita: MEP kezkatuta dago Europar Batasuneko herritarrak erregistratzeko prozesua dela eta

MEPek (Model European Parliament) gutun bat bidali dio Britainia Handiko estatuko idazkariari. Horren bitartez, adierazi du arduratuta dagoela Brexitaren ondoren herrialde horretan bizi diren Europar Batasuneko 3,5 milioi herritar online erregistratzeko sistema dela eta. Idatzi horretan, MEPeko kideek iradoki dute talde kalteberei arreta berezia eman behar litzaiekeela. Halaber, adierazi dute paperezko euskarrian erregistratzeko aukera izan behar luketela, eta herrialdean zehar harremanetarako guneen sare bat egon behar lukeela, pasaporteak inguru seguruan eskaneatu ahal izateko.

Iturria: Europako Parlamentua

Dokumentua eskuratzeko