Datuak babesteari buruzko EBko Araudi orokorra

Atzo argitaratu zen, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean (EBAO), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (UE) 2016/679 Araudia, datu pertsonalei eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez pertsona fisikoak babestekoa. Horren bidez, 95/46/CE Zuzentarau a (datuak babesteko Araudi orokorra) indargabetu da.

Araudi horrekin batera atera da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (UE) 2016/680 Zuzentaraua ere (6638/2016 Legea), pertsona fisikoak babestearen gainekoa, agintari eskudunek arau-hausteak edo zigor penalak prebenitu, ikertu, antzeman edo auzitaratzeko asmoz datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez. Horren bidez, Kontseiluaren 2008/977/JAI Esparru Erabakia indargabetu da. EBAOn argitaratu eta hogei egunera jarriko da indarrean, baina 2018ko maiatzaren 25etik aurrera ezarriko da.

Iturria: Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala (EBAO)