EHUren Esperientzia Gelak. Nola babesten ditu Arartekoak herritarrak?

 

Iñigo Lamarca arartekoak honako hitzaldi hau eman du gaur Donostian, EHUren Esperientzia Geletan: Nola babesten ditu Arartekoak herritarrak?

Esperientzia Geletan zenbait gai irakasten dira eta hainbat jarduera egiten dira adineko pertsonen garapen soziokulturala sustatzeko. Edadetuei ezaguera eta kultura hurbiltzea dute helburu, horien bizi-kalitatea hobetzeko eta jardunean zahartu daitezen bultzatzeko.

Titulazio ez ofiziala da, lanean ez diharduten 55 urtetik gorakoentzat pentsatutakoa. Gela horietan sartzeko, ez dago aurretiazko ikasketa-baldintzarik, eta, horregatik, ikasleria oso heterogeneoa da. Nahitaezko irakasgaiak eta aukerakoak ikasten dituzte, azterketarik gabe; eskoletatik %80ra joatea baino ez zaie eskatzen. Esperientzia arras interesgarria da eta ikasleak oso motibatuak, adeitsuak eta esker onekoak izaten dira.


Donostia, 2010eko martxoaren 4a