Elkarrizketa irekia: LGTB-en politika publikorako bidean Argentinan

Iñigo Lamarca arartekoa Elkarrizketa irekia: LGBTen politika publikorako bidean Argentinan izenburuko ekimenean parte hartzen ari da, Buenos Airesen. Lesbiana, gay, bisexual eta transexualen Argentinako Federazioak (FALGBT) antolatu du ekimen hori.

Elkarrizketa irekia foroan, Iberoamerikako esperientziak elkarri jakinarazten zaizkio, lesbiana, gay, bisexual eta transexualek pairatzen duten diskriminazioa gainditzea ahalbidetuko duten politika publikoen inguruko ekimenei buruz.

Gainera, proposamenak egiteko abiapuntu ere bada. Proposamen horien bidez, LGBT biztanleentzako tratu berdintasuna eta aukera berdintasuna eskainiko dituen errealitatea eraiki nahi da, gizarteratzearekin ikuspegitik.

Arartekoa bereziki gonbidatu du FALGBTek, eta Hego Konorako ONUSIDAren koordinatzailearekin eta Buenos Aires Hiriko diputatu eta legegileekin batera hartzen ari da parte topaketa honetan.


Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 29a