"Emakumeen buruzagitzak, begiradak hurbilduz" topaketan parte hartzea. Harresiak Apurtuz-ek antolatu du Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren harira

Harresiak Apurtuz-ek (Euskadiko etorkinei laguntzeko GKEen Koordinatzailea) antolatutako elkargune batean parte hartuko du Itziar Barrenkua Arartekoko gizarteratze, etorkin eta kultura-gutxiengoen arloko arduradun teknikoak. Bertan, erakundeen diskurtsoa, begiradak eta egiteko modu desberdinak partekatu nahi dira, generoaren ikuspegitik eta ikuspegi feministatik begiratuta, 2030eko Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin lotuta dagoen Eusko Jaurlaritzaren proiektu bat garatzeko esparruan.

    Location : BBK Kuna. Bilbo


Ekitaldiak gorde: