Emakumeen Irungo San Martzialeko alardean parte hartzea dela eta, Arartekoaren oharra

Arartekoak ontzat jotzen du Irungo udalbatzako talde politiko guztiek  alkatea buru dutela  gauzatu duten ekintza, lehenbiziko aldiz, emakumeek eta gizonek osatutako berdintasunezko alardeari harrera egiteko, udaletxera iristen direnean. 

Egun honetan, Irunen Ararteko erakundearen ordezkari izan da Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa. Berdintasunezko desfileko ekitaldi guztietara joan da, han egonda erakutsi nahi baitu Ararteko erakundea Irungo jaietan emakumeek berdintasunez parte hartzeko eskubidearen alde dagoela.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 30a