Emily O'Reilly europako herriaren defendatzailea Euskadira etorri da bisitan, Manuel Lezertua arartekoak gonbidatuta

Emily O'Reilly defendatzailea eta Manuel Lezertua arartekoa Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eta Ganberako Mahaiko kideek hartu dituzte. Gero, bi defendatzaileak Ajuria Enea jauregira joan eta Iñigo Urkullu lehendakariarekin elkartu dira.

Gaur arratsaldean, defendatzaileak laneko bilera bat egingo du Arartekoko lantaldeko kideekin.

Bihar, asteazkena, honako izenburuko hitzaldia emango du Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan: "Kontu-ematea, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea: etika publikoko Europako estandarren bila".

Emily O'Reilly 2013ko uztailean izendatu zuten Europako herriaren defendatzaile. Lehenago, herriaren defendatzaile eta Irlandako Informazioko komisario karguak bete zituen lehenbiziko emakumea izan zen, 2003an. Emily O'Reilly idazlea da eta kazetari ibilbidea ere badu. Bere karrerak aitortza nabarmena jaso du nazioan nahiz nazioartean.


Gasteiz, 2022ko martxoaren 15a