Erakundearteko III. Hitzarmena, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktimei emandako arreta koordinatzeko

Manuel Lezertua arartekoak sinatu duen hitzarmen horrek erakundeen arteko lankidetzarako esparru aurreratu bat izan nahi du, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak eta neskato-mutikoak hobeto artatzeko eta babesteko 

Arartekoak hitzarmen honen sinatzaile gisa erabat parte hartzea lagungarria izango da, hemendik aurrera, berariazko lankidetza-jarraibideak ezartzeko eta, haien bitartez, Arartekora iristen diren herritarren kexa eta kontsulten gaineko izapideak bizkortzeko eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen eta neskato-mutikoen eskaerak hobeto bideratzeko, beren konplexutasunean, genero-ikuspegiarekin eta giza eskubide moduan, horiek artatu behar dituzten erakunde eta administrazioek irizpide komunak erabiliz.

Hitzarmena sinatu ondoren Manuel Lezertua arartekoak esan duenez, “Hitzarmen berri hau ezinbestekoa da indarkeria matxistaren biktimentzako arreta hobetzera bideratuta dagoen erakundeen arteko lankidetzan aurrera egiteko”.

Lezertuak hauxe gaineratu du: “Arartekoak berritu egiten du emakumeen eta neskato-mutikoen giza eskubideak defendatzearekin duen konpromiso irmoa. Apustu egiten du, argi eta garbi, indarkeria matxistarik gabeko euskal gizartearen alde. Eta erakunde sinatzaile guztiekin lankidetzan aritzeko borondatea erakusten du, atsedenik hartu gabe, helburu nagusi hori lortzeko”.

ARARTEKOAREN INTERBENTZIOA

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 19a


Lotutako dokumentazioa

Arartekoaren mintzaldia Indarkeria Matxistaren kontrako Erakundearteko III. Hitzarmenaren sinadura-ekitaldian (2023/01/19)