Ertzaintzak atxilotutako bi pertsonak jarritako kexa espedienteetan izandako jarduerak azaltzeko, Arartekoak agerraldia eskatu dio Eusko Legebiltzarrari

Iñigo Lamarca arartekoak lehenbailehen agerraldi bat eskatu dio Eusko Legebiltzarrari, Javier Balza Herrizaingoko sailburuak atzo egindako adierazpenak direla-eta, zehatz-mehatz azaldu nahi baitu Ararteko erakundearen jarduera Ertzaintzak atxilotutako bi pertsonak jarritako kexen ondoriozko espedienteetan. Jarduera horiek sendo oinarrituta eta justifikatuta daude, eta zorroztasun eta burujabetasunean dute beren funtsa.

Era berean, Arartekoak Eusko Legebiltzarraren esku jarri du espediente horien edukia. Horien azken ebazpena behar zen garaian eta moduan jakinarazi zitzaien kexagileei eta Herrizaingo Sailari (2006ko uztailaren 12an), eta gero Arartekoaren Web orrialdean sartu zen.

 

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urriaren 26a