Eskolako aniztasun afektibo-sexualari buruzko Udako Ikastaroan parte hartu zuen arartekoak

Uztailaren 8an, "Aniztasun afektibo-sexuala eskolan: gatazkak eta konponbideak" izeneko udako ikastaroan parte hartu zuen Iñigo Lamarca arartekoak, EHUren Udako XXVII. Ikastaroen barruan, Donostiako Miramar Jauregian. Ikastaro hori EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu zuen, eta arartekoak "Bizitza historiak" izenburuko hitzaldia eman zuen bertan.