Espainia eta Haurren Eskubideak betetzea

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena zenbateraino ezartzen den aztertzeko jardunaldia

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena zenbateraino ezartzen den aztertzeko jardunaldian parte hartu du gaur, Madrilen, Iñigo Lamarca jarduneko arartekoak. Jardunaldi hori Haurren Plataformak antolatu du.

Lamarcak, Espainiako herriaren defendatzailearekin batera, eztabaida batean parte hartu du, defentsa-erakundeek eskubide bermatzaile gisa duten eginkizuna hizpide hartuta. Bertan, bere ikuspegia azaldu du familiei buruz eta horiek oraingo gizarte- eta ekonomia-egoeran dituzten behar eta erronkez. Gai hori jada eztabaidatu zen joan den irailean Gasteizen, Arartekoak antolatu zituen Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXIX. Jardunaldietan.

Jardunaldi honen bidez, Haurren Plataformak sendotu egin nahi du hitzarmen hori Espainian ezartzearen gainean egiten ari den azterketarekin lotutako sareko lana.

Topaketa horretan, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena (HEH) Espainian ezartzeari buruzko azterketaren prozesua azaldu nahi da, izan ere, lan-esparru horretan babestu, sustatu eta defendatzen dira haur eta nerabeen eskubideak, gizarte-erakundeek elkarrekin lan eginez.

Hitzarmen hori Haurren Plataformaren lan-esparrua da berori sortu zenetik, 1997. urteaz geroztik. Eta haur-nerabeen eskubideak babestu, sustatu eta defendatuz egiten du bere lana, gizarte-erakundeekin elkarlanean.

Horregatik, bere lanaren funtsezko ardatza da HEH ezartzen ari ote den etengabe aztertzea. Horretarako, azken urteotan hainbat jardunaldi egin ditu Haurren Eskubideen Batzordeak Espainiari egindako azken gomendioak zabaldu eta ikuskatzeko, horixe baita hitzarmenaren ezarpena ikuskatzeaz arduratzen den organo gorena.

 

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 26a


Lotutako dokumentazioa

Arartekoaren hitzaldia 2015-3-26