ESTATU SOZIALARI ETA BIZITZA DUINARI BURUZKO JARDUNALDIAREN TXOSTENAK ARGITARATU DIRA

Arartekoak argitalpen batean batu ditu 2014an ospatutako "Estatu soziala eta bizitza duina"ri buruzko txostenak, EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko Sailarekin batera. Topaketa honetan eskubide hauetako batzuen egoera aztertu zen europar, espainiar eta euskal eremuan.

Hizlariak izan ziren: Luis Jimena (katedraduna), Jon Aguirre (arkitekto-hirigilea), José Chamizo de la Rubia (gizarte aktibista), Henar Merino (magistratua), Pilar Garrido (irakaslea), Enrique Martín (abokatua) y José Antonio Montilla (katedraduna).

Europako gizarte eskubideen egoeraren inguruko erakusketa esparru baten ondoren, jardunaldian eskubide zehatzak jorratu ziren: lan eskubideak, osasunerako eskubidea, autonomia pertsonalaren sustapenaren eskubideari lotutako eskubide eta prestazioak (eta, beraz, dependentzia egoeretara), eta etxebizitzarako eskubidea.

Gai honi beste bi gehitu zitzaizkion: migratzaileen eskubideei dagozkionak eta gizarte eta hirigintza esparru duinetan bizitzeko eskubidea herritarren parte-hartzerako eskubidearekin batera.

Jorratutako gaiek komunean dituzte eskubide sozialak, giza-eskubideak direnak, eta gizakien duintasunaren defentsa.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 3a