Etxebizitza egokia, bizi-maila egokia izateko eskubidearen osagai

Leilani Farha andreak Nazio Batuen Batzar Nagusiari aurkeztu berri dio bere azken txostena . Bertan "azaltzen da etxebizitza egokia izateko eskubideak nola orientatu behar duen hiri-agenda berri bat egitea eta ezartzea. Agenda hori Hábitat III.a deritzan biltzarrean onartuko da, 2016ko urrian. Etxebizitzaren erronkak eta hiri-garapena hizpide nagusi izango dituen XXI. mendeko munduko lehen biltzarra izango da Hábitat III.a."

Iturria: Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Mandataria