Europako Herriaren Defendatzaileak pestizidak baimentzeari buruzko informazioa eskatu dio Europako Batzordeari

Ombudsmanak bere kezka azaldu du Batzordearen egintzen gainean, izan ere, horrek substantzia aktibo baten erabilera segurua onartu du, erabaki hori oinarritzeko behar diren datu guztiak eskura izan gabe.

Herriaren Defendatzaileak egiaztatu du 2015eko ekainean egin zituen proposamenak oro har onetsi dituela Batzordeak, plagizidetan agertzen diren substantziak onartzeko prozesua hobetzeko moduari dagokionez, baina Batzordeari jarraipen-txosten bat eskatu dio 2018ko otsailaren 18rako, proposamen horiek erabat bete direla ziurtatzeko.

Iturria: Europako Herriaren Defendatzailea