Europako Kontseiluak antolatutako esploratzeko bilera, gai honen gainean: "Konfiantza sustatzeko neurriak, Armeniaren eta Azerbaijanen arteko elkarrizketa berrezartzeko"

Europako Kontseiluak topaketa bat antolatu du Armeniaren eta Azerbaijanen arteko adiskidetzeari buruz, 2022ko maiatzaren 16tik 18ra, Venezian. Parte-hartzaileak gizarte zibileko kideak dira, baita beraien herriaren defendatzailearen bulegoetako ordezkari  bana ere. 
Egitarauan gai hauen inguruko lau saio egiteko asmoa dago: prozesu politikoa, emakumeen ekarpena, gazteen ekarpena eta kultura-trukeen eginkizuna. Arartekoko espetxeratuen  eta biktimen arloko arduradunak, Roberto Morenok, aurkezpen bat egingo du ingelesez, gazteek Euskal Herriko adiskidetze-prozesuan nola esku hartu duten eta esku hartzen ari diren azaltzeko, eta gero parte-hartzaileen galderei edo oharrei erantzungo die.

    Location : Venecia


Ekitaldiak gorde:

Lotutako dokumentazioa

programa.pdf