Europako Parlamentua aztertzen ari da zein den modurik egokiena ezgaitasunari buruzko NBEren hitzarmena gauzatzeko

Europako Parlamentuaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Batzordeak bilera bat egin du, ezgaituen eskubideen gaineko Nazio Batuen hitzarmeneko batzordeak Europar Batasunari egin zizkion gomendioez eztabaidatzeko. Bilera horretan parte hartu du Giza Eskubideen Europako Agentziako zuzendariak, eta bilera horren garrantzia nabarmendu du, izan ere, eskualdeko erakunde batek horrelako hitzarmen bat berresten duen lehen aldia da.

Iturria: Giza Eskubideen Europako Agentzia