EUSKADIN KULTURA-ONDASUNAK BABESTEKO ARAUBIDEAK BEREKIN DAKARTZAN ARAZOAK

Arartekoak argitara eman ditu 2017ko uztailean egindako XXXVI. Uda Ikastaroko ponentziak eta materialak

Argitalpen horretan bildu dira Arartekoak Donostiako Miramar jauregian joan den uztailean antolatu zuen ikastaroko ponentziak. Ikastaro horretan parte hartu zuten hainbat aditu akademikok, Fiskaltzako, administrazioetako eta euskal gizarteko elkarteetako ordezkari batzuk, baita zenbait profesionalek ere.

Jardunaldi horren bidez, eztabaida piztu nahi zen botere publikoen eta euskal kultura-ondarea babestea ardura zaien taldeen artean. Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean jasota dago ondare hori babesteko araubidea. Lege horrek garatu duen lege-esparruaren arabera, babesa merezi dute kultura-balioa duten ondasun higigarri, higiezin eta materiagabeek.

Azken urteotan, Arartekoa jarduera ugari egiten ari da beraien historia-, arkitektura- arkeologia- edo paisaia-balioengatik babestuta dauden kultura-ondareak onartu eta babesteko, eta jarduera horien artean kokatzen da arestian aipaturiko ekimena.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 5a


Lotutako dokumentazioa

Euskadin kultura-ondasundak babesteko araubideak berekin dakartzan arazoak