Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak onartu egin du Donostiako Aldama-Enea jauregia babesteko proposamena

Áncora Elkarteak kexa aurkeztu zuen Arartekoaren aurrean eta horren bidez, eskatu zuen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Donostiako Aldapeta kaleko Aldama-Enea Jauregiaren babesa bermatu zezala.

Elkarte horrek adierazi zuen 2015eko martxoan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Kultur Ondarearen Zuzendaritzari eraikina babesten zela bermatzeko neurriak har zitzan eskatu ziola. Eskaera hori egin zuten, eraikinak kultura ondasun gisa duen balioagatik eta aldaketak jasateko arriskuan zegoenez, beraien iritziz, babes publikoa jasotzeko baldintzak betetzen zituelako.

Áncora Elkarteak Arartekora jo zuen, eskaera egin zuenetik urtebete igaro bazen ere, oraindik ez zuelako kultura ondarea babesteko proposamen horri zegokion erantzunik jaso.

Arartekoak gai horren inguruko informazioa eskatu zion Eusko Jaurlaritzari eta jakin ahal izan du Kultura Sailak orain dela gutxi onartu duela Donostiako Eva-Enea (Aldama-Enea jauregia) euskal ondare kulturalaren inbentario orokorrean, monumentuen kategorian, sartzeko espedientea abiaraztea.

Eraikina babesteko eskaera izapidetzean egondako atzerapena justifikatu da, desagertu egin zelako eraikina aldatzeko arrisku larria eta izapide gehiago behar izan direlako arkitektonikoki eta kulturalki zuen balioa zehazteko.

Horrenbestez, Arartekoak bere esku-hartzea amaitzea ebatzi du.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 30a